Aulkitik: Miren Berasategi

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2016ko otsailaren 29a

Kanpotik ikusten zen talde indargabea ez garela erakusteko aukera ezinhobea genuen larunbateko partidan.

Eguraldia eta memoria (jokalari bat ia Tolosan ahaztuta utzi genuen) gure alde ez zeudela zirudien. Aurkari ezaguna genuen aurrean. Bagenekien ez zela partida erraza izango baina baita gure %100a emanda partida irabazteko aukera asko geneuzkala ere.

Hori egiten saiatu eta…hara! Aurreko asteko partidan ikusleek ikusteko aukera eduki ez zuten indarra agertu zen! Emaitzak hala erakusten ez duen arren, partida barruan egon ginen uneoro (baita hirugarren laurdenean, gezurra badirudi ere), borrokatuz , baina partida osoan egindako akats txikiek eginarazi ziguten partida galtzea.

Gutxi geratzen zaigu denboraldia amaitzeko eta harmailetako jendea sentsazio onarekin uzteko gai garela badakit!
1,2,3….XUXTA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!