Aulkitik: Ana Mendinueta

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2016ko otsailaren 23a

Partida hasi aurretik aldageletan genuen sentsazioa positiboa zen. Bazirudien larunbateko partida gurea izango zela.

Argi genuen zaila izango zela, kontutan hartuta beasaindarrak bigarren postuan doazela,  baina esperantza genuen borrokatuta garaipena lortu genezakeela.

Nahiko ondo eutsi genion lehen laurdenari, bi puntuko aldearekin bakarrik amaitu genuen. Handik aurrera gauzak okertzen joan ziren ordea. Ez genuen ez defentsan ez atakean asmatzen, honela aldea handituz joan zen, 25 puntuko aldearekin amaituz.

Bukatzean irakurketa egiten saiatu ginen taldekoen artean. Kanpotik gogo falta dagoela sumatzen bada ere, gure ustez hori ez da arazoa. Gogoa jartzen diogu, gauzak espero bezala ateratzen ez badira ere. Honen aurrean lanean jarraitzea besterik ez dugu eta ea denboraldia gutxienez sentsazio onekin bukatzen dugun.

1,2,3…XUXTA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!