"Ez gara dena gaizki egiten ari"

Erabiltzailearen aurpegia Lore Lakunza 2016ko urtarrilaren 12a

Partida txarra? baliteke. Jokalarien jarrera kaxkarra? posible da... Errudunak? jokalariak, entrenatzaileak, entrenamenduak, egoerak, sentimenduak...

Baina errudunak bilatu beharrean zergatik ez bilatu zergati bat? Zer ari ote gara gaizki egiten?

Galderak mila, erantzunak gutxi, ikasteko asko, ikasteko gogoa eta lehiatzeko nahia ere izugarria. Baina batzuetan oztopoak aurkitzen ditugu eta hauek saihestu beharrean behin eta berriz harriaren kontra jotzen ari gara. Beraz, zergatik ez txipa aldatu? zergatik ez positibotasunean murgildu?

Dena gaizki egiten ari ote gara? Ba nik ez dut uste, gaur oker bagabiltza bihar aldatuko gara. Ez gaituztela garenak baino txikiagoak egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!