Aulkitik: Irati Alda

Erabiltzailearen aurpegia Irati Alda 2016ko urtarrilaren 4a

Senior neskek igoera faseko bigarren partidua ere galdu. Larunbat honetan, eguerdiko 14:00tan Donostiako Añorga taldearen aurka genuen. Nahiz eta talde gogorra izan, gogoz eta lehiatzeko asmoz kantxaratu ginen.

Saskiratzeko orduan ez genuen zorterik izan, aldiz, Añorgakoak nahiko ondo ibili ziren. Baina ez genituen eskuak inongo momentuan jaitsi, gogor borrokatuz, eta ez genien partidua hain erraz irabazten utzi.

Tamalez, 10 puntuko aldearekin irabazi zuten Donostiarrek. Markagailua Take 40 - Añorga 50.

2016a ondo hasteko ea fase honetako lehen garaipena lortzen dugun!! Aupa Neskak!! 1,2,3... XUXTA!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!