3x3 txapelketako izen-emate epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2014ko maiatzaren 26a

Ekainaren 14an, larunbatean, jokatuko da 3x3 txapelketa 16. urtez. Goizean alebinak eta infantilak lehiatuko dute elkar, eta arratsaldean kuadrilen txanda izango da.

Ekainak 14rako, larunbata, Tolosan, 3x3 Street Basketeko txapelketa bat antolatu du TAKE Saskibaloi klubak. Goizean, 09:00etatik 13:30era, alebinek (2002-2003) eta infantilek (2000-2001) lehiatuko dute, Gernikako Arbola Lorategietan. Lehen sailkatuarentzat Shanti Kirolak dendan gastatzeko 200 euroko opari txartela izango da sari moduan; txapeldunordearentzat, berriz, 100 euroko txartela.

Arratsaldean, berriz, koadrilen arteko txapelketa jokatuko da, 15:30ean hasi eta 21:00era bitarte, San Frantzisko pasealekuan. Lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira: txapeldunek, lau lagunentzako afari bat irabaziko dute Fronton jatetxean, elikagai onekin osatutako saski batekin batera; bigarrenek, Orue erretegian afari bat irabaziko dute; eta hirugarren sailkatuek, Beti Alai, jatetxean. Horrez gain, sari berezia ere zozketatuko da, Photokafe-n afari bat, hain zuzen.

Parte-hartzaile guztiei ere kamiseta bat emango zaie opari gisa.

Kuadrilen kasuan, izen-emateak 20 euro balio ditu talde bakoitzeko, eta dagoeneko zabalik da izen-emate epea, takesb.com atarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!