Igandean, teknifikazio jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2014ko maiatzaren 20a

Datorren igandean, maiatzak 25, saskibaloi teknifikaziorako jardunaldi bat antolatu du TAKE-k goizeko 11:00etatik 12:30era Usabalgo polikiroldegian, 2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako neska-mutilentzat. Prestakuntza lanak bertako entrenatzaileek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia.

Informazio gehiago: www.takesb.com edo takesb@takesb.com helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!