Larunbatean, omenaldia TAKE-ko lehen taldeari

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2014ko maiatzaren 15a

TAKE lehenengo taldeak, larunbatean 18:00etan amaituko du denboraldia Usabalen Araberri gasteiztarraren aurka. Partida taldeko partaideei omenaldia egiteko izango da, eta klubetik herriko saskibaloiaren festa izateko asmoa dago, TAKEko partaide gehienekin.

Horregatik, zaletuei Usabalera denborarekin gerturatzeko deialdia egin nahi da 17:45ean hasiko den omenaldi xumean, taldeak zaletuen babesa senti dezan. Partidaren ondoren taldeko partaideek kantxatik zaletuei denboraldi osoan zehar emandako babesa eskertuko dute.

Gerturatu denboraldiko azken partidura. TAKE Bidebide – Construcciones Arana Araberri 18:00tan Usabalen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!