Asko izerditutako garaipena

Erabiltzailearen aurpegia TAKE Saskibaloia 2014ko api. 28a, 13:09

61-78 irabazi dio Atletico San Sebastian taldeari, eta sailkapen orokorreko lehen postuan jarraitzen du talde tolosarrak.

Gorriz markatutako partida zen TAKEkoentzat asteburu hontakoa. Oporretako atsedenaren ondoren ligako kantxa zailenetariko bat bixitatzea ez da samurra izaten, are eta gutxiago aurkaria bolada onean badago. Atleticok gainera azken urteotan tolosarrei zailtasun ugari sortu dizkion taldea izan da. Aurrekari hauek ikusita urdiñak gogoz ziren partidu txukuna egin eta posible bazen garaipenarekin bueltatzeko.

Partidurako Kaiet eta Karimen bajak izan ziren eta taldeak hamar jokalarirekin bakarrik bidaiatu zuen Donostira. Partiduko lehen minutuak tentsio handikoak izan ziren, bi taldeek asko baizuten jokoan. Defentsak erasoen gainetik izan ziren eta lehen hamar minutuak 10-14ko markagailuarekin amaitu ziren tolosarren alde. Bigarren laurdenaren hasieran TAKEkoek 11 puntuko abantaila lortu zuten baina etxekoak segituan gerturatu ziren markagailuan. Abantaila lortu arren ez zuten partidua puskatzea lortzen. Atsedenaldira 22-28.

Lehen hogei minutuetan defentsak gailendu baziren, bigarren zatian erasoak nagusitu ziren eta saskiraketa ederrak ikusteko aukera izan zen bi taldeen partetik. Hirugarren laurdenean talde baten hirukoa beste taldearen hiruko batekin erantzuten zen. Ikustekoa bakarrik laurden honetan izandako 26-27ko partziala kanpotarren alde. Azken laurdenean abantaila pixkanaka handituz joan zen amaierako 61-78 arte.

Taldeak Tolosatik Donostira joan zen zaletu mordoaren laguntza izan zuen. Zaletuen babesa erabakiorra izan zen ahulgune momentuetan indarrak ateratzeko eta garaipena Tolosara eramateko. Hurrengo jardunaldian ere zaletuen babesa erabakiorra izango da Goierriren aurkako derbian garaipena eskuratzeko. Partida erabakiorra TAKEkoen etorkizunean. Aste honetan gogor entrenatu beharko dute garaipena etxean geratzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!