Derbiak beti izaten dira zailak bi taldeentzat. Ikusmina handia izan ohi da horren gertu bizi diren bi taldeen artean. Gainera ordiziarren ibilbide bikaina ikusirik, gorriz markatutako partidaa zen tolosarrentzat. Beldurra handia zen, atseden astearen ondoren erritmo falta nabarituko ote zen hala ez. Taldeak erronka hori gainditzeko lan bikaina egin du atseden astean.
Partidurako talde osoa zegoen entrenatzailearen esanetara. Lehen minutuetan puntu asko saskiratu ziren eta erritmoa etxekoen aldekoa izan zen. Lehen laurdenaren amaiera arte tolosarrak joan ziren abantaila handitzen 10-25ekora iritsi arte. Bigarren laurdenaren hasieran ordiziarrak berriz ere izan ziren nagusi, baino garaiz iritsi zen hutsarte baten ondoren, Bidebidekoak markagailuan nagusitzen joan ziren pixkanaka. Atsedenaldiaren ondoren abantaila handituz joan zen amaierako 55-88rarte.
Garaipen garrantzitsua izan da Ordizian eskuratutakoa tolosarrentzat. Beste astebetez sailkapenaren goikaldean egoteko balio du, eta Final Fourra markatzen duten postuekin aldea gehiago handitzea ekarri du Hurrengo astean, Zarautzen aurka beste derbi bat izango da Usabalen, arratsaldeko 18:30tatik aurrera.
1,2,3...TAKE!