Datorren Martxoak 23-an, goizeko 10:00-etatik 12:00-etara eta Alegiko frontoian, saskibaloi teknifikaziorako jardunaldi bat ospatuko da. Alegi, Amezketa, Altzo, Abaltzisketa, Orendain eta inguruko neska-mutilak daude deituak jardunaldi honetara (2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak). Prestakuntza lanak bertako entrenatzaile gaituek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia.
Informazio gehiago: www.takesb.com edo takesb@takesb.com –en.