M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Emakumeak eta kirolariak

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2019ko martxoaren 6a

Larunbat honetan, martxoaren 9an, goizeko 11:30ean eskualdeko hainbat emakume kirolari elkartuko ditugu eta hizketan jarriko ditugu emakume kirolari izatearen inguruan. Tolosaldeko Arraun Klubaren egoitzan izango da hitzordua.

Martxoaren 8ko biharamunarekin, 4 lagun aurrez aurre jarriko ditugu, emakume izate hutsagatik kirol esparruan bizitako arrakalak azaltzeko. Emakume kirolarien korapiloez arituko dira, betiere korapilo horiek askatzeko helburuarekin. Partekatu egingo dituzte kirol ibilbidean bizitakoak, argiak zein ilunak. Esperientzia trukaketa hau larunbat goizean egingo da, martxoaren 9an, goizeko 11:30ean hasita. Tolosaldeko Arraun Klubaren egoitzan egingo da mahai-inguru edo elkarrizketa, Zerkausi azpian. Eskualdeko kirolari hauen errealitatea gertutik ezagutzera animatu nahi zaituztegu. 

Arratsaldean, testuinguruz guztiz aldatu eta Orion izango gara Tolosaldea Arraun Klubeko kideak. Orioko Jaitsieran izango gara trainerurarekin. Horra ere animatzen zaituztegu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!