Gurea, urdina

Larunbatean, goizean, Tolosako Trianguloa plazan, TAKeko zapiak eta banderak salduko ditugu. Zapiek 5 euroko kostua izango dute eta banderek 10. Toloasldeko herritarrak animatu nahi ditugu gure ametsarekin bat egitera eta Donostiako kaia urdintzera!

Arraun talde bakoitza kolore batekin ezkontza. Eta gure eskualdeko arraun taldearen kolorea urdina da. Arraunlarien eta arraunzaleek zitarik garrantzitsuena da Kontxako bandera, egutegian gorriz margotua egoten dena. Kontxa koloretsu egoten da iraileko bi igandeetan: oriotarren horia batetik, hondarribitarren berdea, sanjuandarren arroxa, donostiarraren txuria... eta, aurten, baita tolosarren urdina ere.

Berezia izan zen oso Kontxarako sailkapena lortzea, baina are bereziagoa izan zen Kontxako arranpla urdinduta ikusita. Elastiko urdina janzteaz gain, Tolosaldeko klubaren zapiak soinean zituzten hainbat lagunek eta banderola urdinak gogoz astindu zituzten. Egoera horrek are bereziagoa egin zuen sailkapena, baita Kontxako lehen igandea ere.

Igande honetan ere Donostiako kaia, arranpla eta Aquarium ingurua urdinez margotu nahi ditugu. Horretarako TAKeko zapiak eta banderolak erostera animatzen dizuegu! Larunbatean izango duzue horretarako aukera, goizean zehar, Trianguloa plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!