Itsas festibalean lehorrekoak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko maiatzaren 21a

Aurkezpen eguna izan zen larunbatekoa, baita estropada eguna ere. Pasaian infantil eta kadeteek estropadak jokatu zituzten larunbat arratsaldean. Lau estropadatik bi irabazi genituen, infatil mutiletan eta promesa nesketan.

Asteburu berezia izan da hau. Urtetan lozorroan genuen ametsa esna-esna bizitzeko aukera izan dugu. Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Traineruaren aurkezpena egin genuen Tolosako Trianguloan. Eskualdearena izango den ontzia eta tostan arraunean arituko diren arraunlariak aurkeztu genituen jendez jositako plazan.

Baina, larunbatean, aurkezpena eta gero, estropada izan zuten arraunlariek, Pasaiako Itsas Festibala. Infantilek eta kadeteek hartu zuten parte eta bi estropada irabazita etxeratu ziren.

Emaitza guztiak:

Infantil neskak

1 San Juan A
2 Zumaia
3 Tolosaldea A
4 San Juan B
5 Tolosaldea B

Infantil mutilak

1 Tolosaldea A
2 San Juan A
3 Hernani
4 Tolosaldea B
5 Zumaia

Promesa neskak

1 Tolosaldea A
2 Hernani
3 Hibaika A
4 San Juan A
5 Tolosaldea B
6 Zumaia
7 San Juan B
8 Ilunbe
9 Hibaika B

Kadete mutilak

1 San Juan A
2 Ilunbe A
3 San Juan C
4 San Juan B
5 Zumaia
6 Hibaika
7 Hernani
8 Ilunbe B

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!