Lehen paladak

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko maiatzaren 14a

Batel Denboraldia bukatuta, La Pueblako estropadara gonbidatu dituzte TAKeko infantil mailako bi kategoriak. Bestalde, Tolosaldeko trainerua hasi da lehen estropadak jokatzen.

La Pueblan nagusi

Ligatik kanpoko estropada da La Pueblan jokatzen dena. TAKeko arraunlariak batel denboraldia bukatu duten arren, estropadan lehiatzeko gonbita jaso zuten eta ezin izan zioten eskaintza horri ezetz esan. La Pueblan izan ziren, beraz, larunbatean. Infantil eta kadeteek hartu zuten parte estropadan.

Infantil kategoriako bi ontziek irabazi egin zuten, baita kadete neskek ere. Kadete nesken bigarren taldeak eta mutilenak bigarren postuan sailkatu ziren.  Hortaz, guztia, hiru lehen postu eta bi bigarren postu lortu zituzten TAKeko arraunlariek.

Traineruaren lehen kilometroak

Oraindik trainerua eskualdeari aurkeztu ez denean, hasi da ontzia herriz herri, itsasoz itsaso, bidea egiten. Asteburu honetan Traineru denboralditik kanpo dagoen estropada bat jokatu da Añarbeko uretan eta TAKeko ontzia han izan da.

Tolosaldeko traineruak laugarren egin zuen. San Juan izan zen azkarrena, Oriorekiko bost segundoko errenta lortuta. Hondarribia hirugarren izan zen zortzi segundora; eskualdekoak, berriz, pasaitarrengandik 11 segundora sailkatu ziren.

Beste hitzordu bat arratsaldean

Gaur arratsaldean, klubeko nesken hitzaldia izango da Larraulen, 19:30ean, Kirol astearen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!