Traineruaren aurkezpena, maiatzaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko maiatzaren 9a

Trainerua izango dugu Tolosaldean! Lehorretik kostarako bidea egingo dugu eta ur handitan murgilduko gara, eta maiatzaren 19an aurkeztuko diogu trainerua eskualdeari.

Bideo baten bitartez aurkezpen ekitaldira gerturatzeko gonbita egin die TAKek eskualdeko herritar eta arraunzaleei. Hain zuzen, Oria ibaian arraunean hasi eta itsasoan ibili ahal izateko beste klub batzuetan ari diren edo aritu izan diren eskualdeko arraunlariek hartu dute parte bideoan. 

"Guk bizitako amets hura, oraingo belaunaldiak ere bizi dezan. Gogoratze hutsarekin jartzen zaidan oilo ipurdia, zuen azaletan sentitu dezazuen. Hasitako bideak eten gehiago izan ez ditzan. Eta guk izan ez genuen aukera izan dezazuen. Gure aurkari izan zaitezte. Gure kide izan zaitezte. Emakumezkoen traineruaren alde. Aupa TAK!".

Aurkezpena hilaren 19an izango da, larunbatean, 12:00etan Trianguloan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!