Bat gehiago

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko martxoaren 5a

Lehen postu bat eta lau bigarren postu lortu ditu Tolosaldeko Arraun Klubak asteburuko jardunaldian.

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan, igandearekin, Pasaia San Pedron. Tolosaldeako Arraun Klubak 15 ontzi aurkeztu ditu guztira, infantiletatik hasi eta absolutuen kategoria bitarte, maila guztietan.

Batel horietatik guztietatik batek garaipena lortu du beren kategorian. Infantil mutilek, alegia. Bost minuturen azpitik geratuta kronometroa (4:54:77) estropadaren irabazleak izan dira, Tolosaldea B (+98") eta Orio A-ren (+8:60") atzetik.

Kategoria honetako B ontziak bigarren postua lortu du, baina beste hiru talde gehiagok lortu dute bigarren helmugaratzea: haur neskek, promesa neskek eta jubenil neskek.

Hurrengo geltokia, Loiola
Datorren jardunaldia asteburu hoentan izango da, martxoaren 11n, Loiolan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!