Garaipenik ez seigarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko otsailaren 25a

Argazkia: Baleike

Aste honetan Gipuzkoako Batel Ligako 6. jardunaldia jokatu da Zumaian. Oraingo honetan ez dugu estropadarik irabazi, baina, hala eta guztiz ere, emaitza onak lortu ditugu.

Larunbatean, goizeko 10:00etan hasita, jokatu zen Gipuzkoako Batel Ligako 6. jardunaldia, Zumaian.  Ohi bezala, haur neskak izan dira arraun egiten lehenak eta Tolosaldeako A taldea hirugarren postuan sailkatu da, Orioren eta San Juan Aren atzeik. B taldeak bosgarren egin du.

Haurren atzetik promesa neskak aritu dira lehian.  Tolosaldeak hiru talde aurkeztu ditu (A, B eta C) kategoria honetan eta bigarren, zazpigarren eta hamabostgarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren. Tolosaldea A taldea baino bizkorragoa Orio A izan da.

Infantil mutilek hartu dute promesen testigua. Maila honetan A eta B ontziak aritu dira TAKen koloreak defendatzen. Tolosaldea A ontziak bigarren egin du Orioren atzetik helmugaratuta eta Tolosaldea B seigarren postuan sailkatu da.

Kadete mutiletan ere bi batel aurkeztu ditu TAKek. Biak sailkapenaren erditik behera sailkatu dira, bederatzigarren eta hamairugarren postuetan helmugaratuta. Tolosaldea B ontzia izan da bietan azkarrena.

Kadeteen ondoren jubenil neskak egin dute arraunean. Tolosaldeako ontzia bigarren sailkatu da, San Juan A batelaren atzetik, hamalau segundoko aldearekin.

Jubneilen atzetik neska absolutuak aritu dira. Tolosaldeak bi ontzi aurkeztu ditu kategoria honetan. A batelak laugarren egin du eta B taldeak zortzigarren.

Azkenik, jubenil mutilak egin dute arraunean. Tolosaldea B ontziak laugarren egin du maila honetan eta A ontziak bederatzigarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!