Estropadarik ez asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko otsailaren 19a

Tolosan zen jokatzekoa Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldia, baina bertan behera geratu zen ibaiaren egoera txarragatik.

Igande goizean indartsu, nahasi, ur emari askorekin eta korronte handiarekin esnatu zen Tolosako Oria ibaia. Goizeko 11:00etan zen hastekoa Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldia baina estropada bertan behera gelditu zen eguraldiak eragindako ibaiagatik.  Egoera txarrean zegoen ibaia, beraz, estropadarik ez jokatzea erabaki zen. 

Dagoeneko bigarren aldia da aurtengo ligan estropada bertan behera gelditzen dela baldintza metereologikoengatik. Orion gertatu zen lehendabizikoz, Tolosan bigarrengoz.

Hurrengo estropada otsailaren 24ean jokatu da, larunbatarekin, Zumaian. Estropada goizeko 10:00etan hastea aurreikusten da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!