Hurrengo zita, Tolosan

Inauteri osteko ajeari buelta emateko garaia heldu da, mozorroak alde batera utzi eta platanitoa jartzekoa. Asteburuan Tolosan jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldia.

Asteburu honetan, igandearekin, Gipuzkoako Batel Ligako 5.en jardunaldia izango da Tolosan, Oria ibaian, Tolosaldeko Arraun Klubak antolatuta. Ez da ohiko estropada izango, infantil eta kadeteek besterik ez baitute egingo arraunean. Estropada 11:00etan hasiko da, baina, aurretik, delegatuak bilduko dira, 10:00etan Tolosako Kultur Etxean.

Infantil nesketan etxeko bi talde
 
Emakumezko haurrek, infantilek, ekingo diote estropadari. Berak izango dira lehenak arraun egiten. Estropada minutuz minutukoa izango da, hau da, minutu bateko tartearekin irtengo dira batelak, banan-bana. Guztira zortzi ontzi aurkeztu dira kategoria honetan, horietatik bi TAKekoak. Egib beharreko ibilbidea honakoa izango da: Zerkausian hasi, ziaboa Lizardi Poeta plaza inguruan hartu eta Zerkausian bukatu.

Ondorengo ordenean irtengo dira:
 
Getaria
Tolosaldea B
San Juan B
Zumaia
Hibaika
San Juan A
Orio
Tolosaldea A

19tik 3 Tolosaldeakoak

Gazteenen atzetik promesa edo kadete neskek egindo dute arraunean. Infantil nesken antzera, hauek  Dama Berdeko zubia eta gero,L izardi Poeta plaza pasa ondoren, hartu beharko dute ziaboga. Hau da: estropada zerkausian hasiko dute, ziaboga Zumardi elkartearen parean edo hartuko dute eta beren lanei amaiera Zerkausian emango diete. 19 ontzi izango dira guztira kategoria honetan parte hartuko dutenak.

Ondorengo ordena errespetatu beharko dute
Hibaika B (mixto)
Ur Joko B (mixto)
Zarautz B
Zumaia B
San Juan A
Ur Joko
Hernani A
Getaria B
Illunbe
Tolosaldea C
San Juan B
Hibaika A
Zarautz A
Orio B
Getaria A
Zumaia A
Tolosaldea B
Tolosaldea A
Orio A

Infantil mutilen herena, tolosaldekoa

Nesken ondoren mutilen txanda helduko da. Mutiletan lehiatzen lehenak infantilak izango dira. Guztira 12 izango dira parte hartuko duten batelak. 12 horietatik hiru etxekoak, TAKekoak izango dira. Infantil mutilek aurrekoen ibilbide bera egin beharko dute, hau da, Ziaboga Dama Berdeko zubia eta gero emango dute. 

Ondorengo ordenean egingo dute arraun:
Tolosaldea C
Hibaika
Zumaia B
San Pedro
San Juan B
San Juan A
Zumaia A
Tolosaldea A
Orio B
Hernani
Tolosaldea B
Orio A

Kadete mutiletan TAKeko 2 talde

Arraunean azkenak Kadete mutilak izango dira. Kategoria honetako arraunlariek ibilbide luzeagoa egin beharko dute. Estropada, gainontzekoek bezala, zerkausi parean hasiko dute. Ziaboga, ordea, urrutiago hartuko dute, zezen plaza parean; eta, ondoren, guztien moduan, zerkausi parera bueltatu beharko dute.

18 batelek hartuko dute parte kategoria honetan eta irteerako ordena ondorengoa izango da
San Pedro B
Hernani B
Hernani A
Zumaia B
Hibaika B
Illunbe B
Hibaika A
Tolosaldea A
San Pedro A
Orio B
Zarautz A
San Juan C
Illunbe A
San Juan A
Tolosaldea B
Orio A
Zumaia A
San Juan B

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!