Gazteenak bizienak
Bi estropadak Pasai Donibanen jokatu dira. Larunbatekoa arratsaldez jokatu da, 16:00etan hasita. Uretaratzen lehendabizikoak haur neskak izan dira. Tolosaldeak bi batel aurkeztu ditu kategoria honetan. A ontzia lehendabiziko postuan sailkatu da 5:16:13 denborarekin, Orio zazpi segundora eta San Juan 19 segundora utzita. B ontzia zazpigarren postuan sailkatu da.
Promesa neskak izan dira lehiatzen ondorengoak. Tolosaldeak hiru ontzi aurkeztu ditu. A ontzia bigarren sailkatu da Orioren atzetik, segundo batera, 4:54:75ean geldituta kronometroa. Tolosaldea B-k hirugarren egin du eta C taldea hamargarren postuan sailkatu da.
Infantil mutilen txanda etorri da gero. Tolosaldea A batela hamabigarren helmugaratu da eta Tolosaldea B taldea podiumeko bigarren koskara igo da, Oriorengandik hamar segundora sailkatuta eta Hernani atzean utzita.
Kadete mutilen kategorian Tolosaldea B laugarren sailkatu da eta Tolosaldea A hamargarren. Podiuma San Juan B-k, Zumaia A-k eta Orio A-k osatu dute.
Jubenil nesketan hirugarren sailkatzea lortu du Tolosaldea A taldeak, San Juanen eta Orioren atzetik, estropada burutik hogeita bi segundora. Tolosaldea B bosgarren izan da.
Neska absolutuetan beste bi talde aurkeztu ditu TAK-ek. A taldeak bosgarren egin du eta B taldeak bederatzigarren. Irabazlea San Juan B izan da eta podiuma Ur Kirolak A eta San Juan A-k osatu dute.
Uretaratzen azkenak jubenil mutilak izan dira. Tolosaldeako gazteek bosgarren eta seigarren egin dute, bata bestearen atzetik sailkatuta. Kategoria honetan txapelduna Getaria izan da, hauen atzetik Zarauz eta San Pedro sailkatu dira.
Larunbateko bide beretik
Igandeko estropadek larunbateko traza bera izan dute. Haur nesketan Tolosaldea A ontzia izendatu da irabazle 5:14:90 denborarekin. Atzetik Orio eta San Juan A sailkatu dira eta Tolosaldea B batela zazpigarren helmugaratu da.
Promesa nesketan kronometroa geratzen azkarrena Orio A izan da. Tolosaldea A sailkatu da bigarren, bi segundora. Hirugarren Hibaikak egin du eta Tolosaldea B-k laugarren. C taldea hamargarren postuan sailkatu da.
Infantil mutilen txandan Tolosaldea Ak larunbateko emaitza hobetzea lortu du. Lehen postuan bukatu dute estropada tolosarrek 5:02:77 denboran geldituta kronometroa. Bigarren eta hirugarren postuan Orio A eta Tolosaldea B sailkatu dira. Tolosako bigarren ontziak hamaika segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.
Kadete mutilen kasuan bi ontzi aurkeztu ditu TAK-ek. Bata, B ontzia, laugarren helmugaratu da eta A ontzia hamabigarren. Lehen hiru sailkatuak San Juan B, Zumaia A eta Orio A izan dira.
Jubenil nesketan Tolosaldeak podiumean sartzea lortu du. A taldea San Juanen eta Orioren atzetik helmugaratu da, hamabost segundora. Tolosaldeako B ontziak bosgarren egin du berrogei segundora zeharkatuta helmugako marra.
Neska absolutuetan larunbateko emaitza errepikatu dute Tolosaldeko bi ontziek bosgarren eta seigarren sailkatuta. Estropada irabazlea San Juan B izan da. Atzetik bateleren A ontzia sailkatu da eta hirugarren Ur Kirolak A.
Mutil jubenilak izan dira estropada itxi dutenak. Lehen hiru postuetan sailkatu dira Getaria, Zarautz eta San Pedro, larunbatean bezala. Tolosaldeako B ontzia laugarren sailkatu da, podium postuak segundu bakarrera utzita. Tolosaldeako A ontzia bederatzigarren helmugaratu da.
Asteburuan liako laugarren zita
Gipuzkoako Batel Ligako hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da, otsailaren 3an, Orion. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira estropadak.