200 arraunlari inguruko harrobia

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2018ko urtarrilaren 7a

Guztira 16 batel osatu ditugu 2018ko denboraldian infantiletatik hasi eta jubeniletaraino.

Argi dago 2018a urte desberdina izango dela guretzat, berezia, bestelakoa. Oria ibaiaren uberan batelak ez ezik, trainerua ere izango delako TAKen izenean. Tolosaldeko arraunlariz osatua, Tolosako harrobian eratua. Baina traineru denboraldia urrun dago oraindik, eta egunerokoan horri begira lanean gauden arren, gertu daukaguna batel denboraldia da.

Guztira 16 dira aurkeztu ditugun taldeak. Mailaz maila aurkeztu ditugu, infantiletatik hasi eta jubeniletaraino.

Ondorengoak:
- infantil neskak: 2 talde - 14 arraunlari
- infantil mutilan: 3 talde - 17 arraulari
- kadete neskak: 3 talde - 19 arraunlari
- kadete mutilan: 2 talde - 13 arraunlari
- jubenil/absolutu neskak: 4 talde - 21 arraunlari
- jubenil mutilak: 2 talde - 8 arraunlari

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!