Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatu zen larunbatean, Pasaia San Juanen. Infantil eta kadeteek estropadak jokatu ahal izan zituzten, baina, gero, estropada eremuko baldintzak okertu egin zirenez, ondorengo estropadak ez ziren jokatu. Jokatutakoak kontuan hartuta, Tolosako arraunlariek garaipen bat lortu zuten, infantil nesketan.
Jardunaldi guztietako emaitzak kontuan izanda ligako banderak ere banatu ziren larunbatean. TAKek hiru bandera irabazi ditu Gipuzkoako Batel Ligan; infantil neskek, infantil mutilek eta jubenil neskek lortu dituzte banderak!
Hiru garaipen horiez gain bigarren postu bat ere lortu zuten kadete mutilek eta hirugarren postua kadete neskek. Guztira bost talde igo ziren podiumera.
Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaian. TAKeko arraunlariek parte hartuko dute txapelketa horretan! AUPA TAK!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?