Zerkausiko itzalpeko lanaren fruituak

Asteburuan Donibanen izan da estropada, larunbatarekin. TAKek hiru garaipen lortu ditu asteburu honetan, bigarren postu bat eta hirugarren postu bat.

Ari gara uzta jasotzen, egindako lanaren emaitzak lortzen; garaipenak pilatzen eta podium postuetako hainbat mailetara hainbatetan igotzen. Liga hasi besterik ez da egin, baina urte luzez egindako lana ari da fruituak ematen, lehen lau jardunaldietan emaitza ezinhobeak eskuratu baititugu.

Laugarren jardunaldia pasa den asteburuan izan zen, Donibane Lohitzunen, eguerdiko 15:00etan, larunbatarekin. Ohiko ordenean egin zuten arraun. Lehendabizikoak emakumezko haurrak izan ziren. TAKek  A eta B ontziak aurkeztu zituen kategoria honetan eta hirugarren eta zazpigarren egin zuten, hurrenez hurren.

Promesa neskak izan ziren arraun egiten bigarrenak. A, B eta C. Hiru talde aurkeztu zituen TAKek maila honetan. B ontzia izan zen hiruretan azkarrena, Hibaikaren atzetik bigarren postuan helmugaratuta. A ontziak laugarren egin zuen eta C ontziak hamaikagarren.

Promesa nesken atzetik infantil mutilak uretaratu ziren. Kategoria honetan TAKeko bi batel lehiatu ziren. A ontziak, ordea, ez zuen lehiakide zuzenik izan, nagusitasunez irabazi baitzuen estropada, bigarrenari (Zumaia A) sei segundoko aldea aterata. B ontziak hamabigarren egin zuen.

Kadete mutilak izan ziren hurrengoak. Tolosaldeako A ontziak kategoria honetan ere irabazi egin zuen, Zumaia Ari bost segundoko tartea aterata. Tolosaldea Bk hamabigarren egin zuen eta eta Tolosaldea Ck hamazazpigarren.

Jubeniletan iritsi zen jardunaldiko hirugarren garaipena. Jubenil neskek San Juan, Hibaika eta Zumaia atzean utzi zituzten. Jubenilek lau jardunaldietan irabaztea lortu dute, beraz, oraingoz, denboraldiko estropada guztietan txapeldunak izan dira.

Neska absolutuetan laugarren postuan helmugaratu ziren tolosarrak. San Juaneko bi ontziak, A eta B batelak, izan ziren azkarrenak. Lehen bi postuetan batelerak sailkatu ziren. Horien atzetik Hibaika helmugaratu zen; eta, ondoren, tolosarrak.

Mutil jubenilak izan ziren arraun egiten azken tolosarrak. Tolosako batelak bosgarren egin zuen kategoria honetan, San Juan, Hernani, Zarautz eta Getariaren atzetik, estropada burutik minutu erdira helmugaratuta.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!