Hirutik hiru

Asteburu honetan Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ditugu, Zumaian eta Hernanin, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan jubenil neskek garaipena eskuratu dute, baina baita infantil mutilek larunbatean eta promesa neskek igandean ere.

Kostalderuntz abiatu ginen igande goizean goiz. Estropada 10:30ean hasi zen eta ohiko ordenean izan ziren estropadak. Arraun egiten lehenak haurrak izan ziren. Tolosaldeak bi talde aurkeztu zituen kategoria honetan, A taldea podium postuetan sailkatu zen (hirugarren) eta B taldea seigarren.

Ondoren promesa neskek heldu zieten estatxari. Tolosaldea A taldeak bigarren egin zuen, estropada burutik bost segundura helmugaratuta. Lehia Hibaika Ak irabazi zuen, 4:55:93 denborarekin. Tolosaldea Ak 5:01:55 denbora egin zuen; Tolosaldea Bk seigarren 5:13:14 denborarekin eta Tolosaldea Ck hamargarren 5:18:37 denboran geldituta kronometroa.

Infantil mutiletan iritsi zen jardunaldiko lehen garaipena. Tolosaldea A taldea lau segunduko aldearekin helmugako marra zeharkatzen aurrena izan zen. Ligako lehen garaipena eskuratu zuten 4:51:62 denborarekin. Tolosaldea Bk zazpigarren egin zuen 42 segundora.

Kadeteetan ere podiumera igotzeko postuetan sailkatu zen Tolosako A taldea. Orioren atzetik sailkatu zen, bigarren postuan, 7:15:49 denborarekin. Tolosaldea Bk hamalaugarren egin zuen eta C taldeak hamazazpigarren.

Jubenil nesketan etorri zen eguneko bigarren eta azken garaipena. San Juan, Hibaika eta Zumaiaren aurretik sailkatu ziren tolosarrak, kronometroa 9:46:93 denboran geldituta. Batelerak zortzi segundora helmugaratu ziren. Ligako bigarren estropadan bigarren garaipena lortu zuten jubenilek.

Absolutuetan laugarren egin zuten tolosarrek. San Juan B, Hibaika eta San Juan A ontzien atzetik sailkatu ziren etxekoak, estropada burutik 20 segundora helmugaratuta.

Eguneko azken estropada gizonezko jubenilek egin zuten. Tolosako ontzia zortzigarren sailkatu zen kategoria honetan. TAKeko arraunlariek eguneko lanak eginda, bi garaipenekin egin zuten etxerako bidea. 

Igandean beste bi garaipen

Hamaiketakoaren orduan hasi genuen estropada igandean. Barrualdean, oraingo honetan, Hernanin. TAKek beste behin 13 batel aurkeztu zituen estropada horretara. 13 bateletatik bik garaipena lortu zuten: jubenil neskek eta promesa neskek. Jubenilek orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi dituzte. Ligaren estropada buruan dira, beraz, TAKeko neskak.  Promesa neskek ligako lehen garaipena ere garaiz eskuratu dute, lehia hasi besterik egin ez denean, hirugarren jardunaldian. 

Gainontzeko kategoriatan ere emaitza onak lortu zituzten etxekoek. Hemen emaitza guztiak:

Erritmo onean hasi dute denboraldia gure arraunlariek. Garaipenak eskuratzen ari gara eta estropadaren buruan dabiltzanekin lehiatzen. Aurkari gogorra gara gainontzeko taldeentzat eta hori saria da guretzat. Datorren asteburuan ere ahaleginduko gara honelako emaitzak eskuratzen eta arraunaz gozatzen. Aupa TAK!

  • Asteburu honetako nahiz gainontzeko estropadetako argazkiak blog honetan zintzilikatzen ditugu: http://arraunatolosa.blogspot.com.es/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!