Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan hasiko da. Hasiera batean Orion ekin behar genion aurtengo denboraldiari. Larunbatean zen estropada, hilaren 14an, eguerdiko 15:00etan. Baina, azken egunetako eguraldi kaskarragatik, ezin izango da estropada Orion egin. Lekuz aldatu dute, beraz, hitzordua. Igandean izango da ligako lehen estropada, Pasaian, goizeko 11:00etan.