Urte berriarekin, denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2017ko urtarrilaren 3a

Hasi da urte berria, eta gu ere martxan jartzera goaz. 2017 denboraldiaren aurkezpena egingo dugu igande honetan, urtarrilaren 8an, 10:00etan hasita. Lehendabizi argazkiak aterako ditugu udaletxe plazan eta, ondoren, 11:00etan, aurkezpen estropadak egingo ditugu Oria ibaian.

Urtez urte arraunaren grina hauspotzen ari da Tolosaldean. Zenbakiek ez diote kontrakorik. 100 lagunetik gora arituko baikara arraunaren uberan aurten ere. Iazko kopuruei eutsi diegu. Guztira 100 arraulari arituko dira TAKen tostan, 50 emakume eta 50 gizon. Horiei toletapeko aginduak ematen, laguntzen eta gidatzen, 25 lagun arituko dira. 

Urteak daramatzagu Zerkausi azpian, itzalpean, lanean. Baina urte hauetako lana ari da argia ikusten. TAKeko harrobiko arraunlariak Kantauri itsasoan ari baitira lehiatzen, San Miguel eta EuskoTren ligetan. Arraunlari horiek Tolosako habia aspaldi utzi zuten arren, ez dute altzoa erabat baztertzen, bateletako haurrak entrenatzera gero eta gehiago animatzen baitira.

Bateletan ondorengo taldeak izango ditugu 2017 denboraldian

Infantilak
Emakumezkoetan 2 talde
Gizonezkoetan 2 talde

Kadeteak
Emakumezkoetan 3 talde
Gizonezkoetan 3 talde

Jubenilak
Emakumezkoetan talde 1
Gizonezkoetan talde bat

Seniorrak
Emakumezkoetan talde bat

Talde mixto bat

Liga Orion hasiko da

Orion hasiko da Gipuzkoako Liga, hilaren 14an. Zarauzko Arraun Elkarteak bizilagunen herrian du egoitza; beraz, estropada Orion egingo den arren, zarauztarrek antolatuko dute. Urtarrilaren 14an, larunbatean, izango da denboraldiko lehen zita hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!