Bi eguneko arraun festaren lekuko izan da Oria ibaia. Larunbatean elkarteen arteko topaketen harira, Elkartasun Estropadak jokatu ziren. Zazpi elkartek hartu zuten parte eta Batasuna eta Lizardiren arteko final estua sentesimengatik erabaki zen. Lizardi izan zen irabazlea. Baina, dena den, larunbatean Pausoka izan zen txapelduna, beren aldeko elkartasun festa izan baitzen.
Baina Oria ibaian ez ezik, TAKentzat ere bi eguneko arraun festa izan da asteburuan. Larunbatean Hernaniko Sanjoanetako estropadetan izan ziren tolosaldeako arraunlariak. Hiru banderekin etxeratu ziten: infantil neskek, infantil mutilek eta kadete neskek lortu zuten bandera astintzea. Kadete mutilak hirugarren sailkatu ziren, baina oso denbora tarte txikiarekin helmugaratu ziren lehen hiru ontziak.
Hiruren arteko lehia hori ere islatu zen igandean. Tolosako sanjoanetako estropadak izan ziren goizeko 11:00etan. Infantil nesketan eta mutiletan, eta kadete nesketan irabazleak izan ziren tolosarrak. Kadete mutilek gutxigatik, segundo bakarragatik, galdu egin zuten bandera ta sanpedrotarrak izan ziren Tolosan nagusi.
Ondoren, bazkaltzera joan ziren TAKeko arraunlari, guraso, entrenatzaile eta elkarteko kide guztiak. Kafe frontoian egin zuten bazkari legea, giro onean.
Sailkapena
Infantil neskak
1. Tolosaldea A 5:08
2. Hibaika 5:11
3. Tolosaldea B 5:30
4. Hernani 5:49
Infantil mutilak
1. Tolosaldea A 5:10
2. Hibaika 5:24
3. Tolosaldea B 5:39
4. Hernani 5:51
5. San Pedro 6:12
6. Tolosaldea C 6:13
7. Tolosaldea D ---
Kadete neskak
1. Tolosaldea A 5:02
2. Hibaika A 5:10
3. Tolosaldea B 5:17
4. Hernani 5:21
5. Hibaika B 5:26
Kadete mutilak
1. San Pedro A 6:07
2. Tolosaldea A 6:08
3. Tolosaldea B 6:32
4. Hernani 6:40
5. San Pedro B 7:12