Igandean estropada etxean

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2016ko otsailaren 19a

Tolosan izango da asteburuko estropada, Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia.

Oria ibaia izango da asteburuko estropada eremua. Ohi bezala, zerkausi parean heldu beharko diote estatxari. Ziaboga Dama Berde zubiaren azpian izango da. Joan-etorri bat egin beharko dute gazteenek, ziaboga bakarra hartuko beharko dute. Eta, zaharrenek, bi luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. 

Uzturre mendiaren magalean egin beharko dute arraun tolosarrek, etxean. TAKeko hamaika batelek hartuko dute parte: infantil nesketan bik, kadete nesketan lauk, infantil mutiletan hiruk eta kadete mutiletan beste hiruk.

Tolosaldeko Arraun Klubak antolatutako estropada honetara gerturatzea gonbidatzen dizuegu. Azken asteburuetan ez bezala, oraingoan eguraldiak laguntzea espero dugu eta estropadaren bat edo beste etxekoek irabaztea. Zuen animoak lagungarriak izango dira horretarako. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!