Estropada hankaz gora eguraldiagatik

Pasa den asteburuan euria goitik behera egin zuen igandean, otsailaren 14an. Eguraldiak itsasoa harrotu zuen eta estropadaren azken hondarretan bertan behera gelditu behar izan zuen lehiak. Azken batelek ezin izan zuten arraun egin.

Pasai Donibanen elkartu ziren Euskal Herriko arraunlari eta arraunzaleak igandean. Eguraldia triste zegoen oso. Itsasoa nahasia. Eta horrek, estropada aldrebestu zuen. Lehen estropadak jokatu ziren, nahiz eta eguraldiak eragin handia izan zuen denboretan; azkenak, ezin izan ziren jokatu, eguraldia arriskutsuegia baitzegoen.

Infantiletan, Tolosaldea A batelak bigarren egin zuen. Hibaika izan zen irabazlea eta txapeldunetik 8 segundora helmugaratu ziren tolosarrak. Tolosaldea B taldeak bosgarren egin zuen. Infantil nesken ondoren kadeteen txanda iritsi zen. Kategoria honetan TAKeko hiru batelek hartu zuten parte. A taldea izan hiruretan azkarrena, bosgarren egin baitzuen. Seigarren B taldeak egin zuen eta C taldeak hamabigarren. 

Infantil mutiletan bi ontzi uretaratu ziren Tolosaldearen izenean. A taldeak seigarren egin zuen eta B taldeak zortzigarren. Kadeteetan bigarren izan ziren Tolosako mutilak. Oriotik hiru segundora helmugaratu zen eta Zarautz, hirugarren sailkatua, zentesima gutxira utzi zuen. Tolosaldea A taldeak zortzigarren egin zuen eta Tolosaldea Ck hamabosgarren.

Jubenilak izan ziren arraunean egiten ondorengoak. Nesken kategorian bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren tolosarrak. Ordurako itsasoa itxusi zegoen oso. Are gehiago itxusitu zen absolutuen estropadarako, hortaz, estropada hori eta gero ondorengoak ez jokatzea erabaki zuten epaileek eta antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!