Inauterien ondoren, berriz martxan

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2016ko otsailaren 12a

Atsedenaldia izan dute arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligan. Inauterietan ondo gozatu ahal izan zuten, baina dagoeneko ajea pasata burua asteburuko estropadan daukagu.

Pasaian izango da, beste behin, estropada; baina, oraingo honetan, Oiartzungo itsaslapurrek antolatuko dute. Batel Ligako bosgarren jardunaldia izango da igandeko, otsailaren 14an egingo dena. Goizeko 10:00etan hasiko da. 

Irteera Pasai Donibaneko Santiago plazaren parean izango da. Estropada eremuak 500 metro izango ditu eta kategoriaren arabera egin beharreko luzeak aldatu egingo dira. Infantilek, esaterako, 1000 metroko ibilbidea egin beharko dute. Gizonezko kadeteek 1500 metrokoa, eta jubenilek eta seniorrek 2000 metrokoa.

TAKek hamabost batel aurkeztuko ditu, hainbat kategoriatan. Orain arteko erritmoarekin jarraitzea da asmoa, lehiakorrak izatea eta aurreko postuetan sailkatzea. Bide onetik hasi dugun denboraldian bide onek jarraitzea, alegia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!