Trintxerpek antolatu zuen Gipuzkoako Batel Ligako laugarren denboraldia. Pasaian. Igande goizean, 10:00etan. Itsasoa harro zegoen, nahasia. Batelak urez bete ziren, ontziak ia uraren mailan egoteraino. Baldintza deseroso horietan egin behar izan zuten arraun. Ez zen arraunerako egunik onena izan, nahiz eta emaitzek ez duten hori islatzen, TAKek itxura oso ona eman baitzuen.
Ohi bezala, infantil neskak izan ziren arraun egiten lehenak. Tolosaldea A taldeak bigarren egin zuen 5:15:55 denborarekin, irabazlearengandik 8 segundora. B taldea 40 segundora helmugaratu zen. Infantilen atzetik kadeteen txanda heldu zen. Tolosaldetik lau batel aurkeztu ziren kategoria honetan. A batelak laugarrena egin zuen, Ck zazpigarrena, Bk zortzigarrena eta Dk hamaikagarrena. Infantil mutiletan hirugarren egin zuen Tolosako batel azkarrenak, A ontziak. Irabazlearengandik 15 segundora bukatu zuten. B taldeak seigarren egin zuen, 41 segundora. Infantil kadeteek bigarren egin zuten, 6:52:91 denboran geldituta kronometroa. Maila berean, A taldeak seigarren egin zuen eta C ontziak hamaikagarren. Jubenil neskek bigarren eta hirugarren egin zuten Orioren atzetik, 10:09:10 eta 10:16:64 denborarekin, hurrenez hurren. Jubenil mutilek laugarren eta hamahirugarren egin zuten.
TAKek, guztira, hamabost batel aurkeztu zituen. Ontzi horietatik hiru bigarren postu eta bi hirugarren postu lortu zituzten. Itsasoaren egoera ikusita, oso emaitza onak dira asteburuan lortutakoak.
Argazkia: Joxemari Olasagastik pasa den astean Pasaian ateratakoa eguraldia lagun zela. Jarraian asteburuko honetako argazki gehiago.