Hasiera ona denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2016ko urt. 18a, 12:08

Larunbatean hasi zen Gipuzkoako Batel Liga, Pasaian. Jubenil neskek estropada irabazi zuten, eta, horrez gain, hiru bigarren postu eta hiru hirugarren postu lortu zituzten.

Emakumezko haurrek bigarren eta hirugarren egin zuten. Podiumean sartu ziren, beraz, TAKeko bi batelak. Tolosaldea A taldeak 05:16:31 denboran gelditu zuen kronometroa eta Tolosaldea B taldeak 5:51:56 denboran. Irabazlea Hibaika taldea izan zen, lau segundo gutxiago behar izan baitzituen 1000 metroko ibilbidea osatzeko.

Promesa nesketan ere podiumean egotea lortu zuen TAKeko batel batek, Tolosaldea A ontziak, alegia. Hibaikaren atzetik, bigarren egin zuen, 05:07:36 denborarekin. Tolosaldea B taldeak bosgarren egin zuen 05:17:15 denborarekin eta Tolosaldea Ck 05:27:55 denbora egin zuen. 16, 13 eta 10 puntu lortu zituzten, hurrenez hurren.

Infantil mutiletan ere emaitza onak lortu zituen TAKek, aurkariarik lana zaildu baitzioten eta bigarren posturako lehian aritu baitziren. Dena den, lehia estua izanagatik, Tolosaldea A ontziak hirugarren egin zuen, Orioren eta Zumaiaren atzetik, 05:26:88 denborarekin. Tolosaldea B batelak hamargarren egin zuen, 05:58:84 denborarekin.

Kategoria bat gora eginda, kadeteetan, Tolosaldea B taldea izan zen TAKeko ontzietatik bizkorrena. Hirugarren egin zuten, Orioren eta Zarautzen atzetik, 07:22:43 denborarekin. Tolosaldea A taldeak bosgarren egin zuen, irabazlearengandik 33 segundora. Tolosaldea C taldea hamabigarren postuan helmugaratu zen, 53 segundora.

Kadeteen atzetik jubenil nesken txanda iritsi zen. Maila paregabea eman zuten emakumezkoen bi ontzien, eta lehen bi postuekin hasiera ezinhobea eman zioten Gipuzkoako Batel Ligari. A ontzia izan zen irabazlea, 10:23:40 denborarekin eta B taldea helmugaratu zen atzetik 5 segundora. 10:29:37ko denbora behar izan zuten ibilbidea egiteko, hain zuzen.

Jubenil mutilek heldu zioten, ondoren, estatxari. TAKek bi ontzi aurkeztu zituen. Tolosaldea A zazpigarren postuan sailkatu zen, 9:44:45 denborarekin; eta, Tolosaldea B hamalaugarren,9:57:29 denborarekin.

Emaitza horiekin eman zitzaion hasiera Gipuzkoako Batel Ligari. Emaitza guztiak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen. Bigarren jardunaldia larunbatean izango da, urtarrilaren 23an, Donibane Lohitzunen. Urdazuri ibaian egin beharko dute arraun asteburu honetan TAKeko neska mutilek, eguerdiko 15:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!