Hastear da Gipuzkoako Batel Liga

Larunbat honetan hasiko da 2016-2017 denboraldia eta horrekin batera Gipuzkoako Batel Liga. Pasaian izango da estropada, arratsaldeko 16:00etan.

Pasaiako urtean izango da urteko lehen zita. Gipuzkoako Batel Ligari hasiera emango zaio larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan. 

Hasten lehenak infantil eta kadete emakumeak izango dira. 1000 metroko ibilbidea egin beharko dute, arraun klubaren ingurutik –gutxi gorabehera– hasi, Santiago Plazaren parean ziaboga hartu eta irteera puntura itzuli. Hasiera eta amaiera berdina izango da guztientzat. Ondoren, emakume jubenilen txanda izango da. Horiek 2000 metroko ibilbidea egin beharko dute, bikoitza.

Emakumeen atzetik mutilak izango dira arraun egiten. Lehendabizi infantilek egingo dute arraun, 1000 metroko estropada eremuan. Ondoren, kadeteek. 1500 metroko ibilbidea egin beharko dute. Gero, jubenilek, 2000 metro egin beharko dituzte arraunean; eta, azkenik, seniorrek egingo dute arraun. Horiek ere, jubenilek bezala, 2000 metroko ibilbidea izango dute.

TAKek seniorretan izan ezik, gainontzeko kategoriatan hainbat batel aurkeztuko ditu, ondorengoak: neska haurretan bi, promesa nesketan lau, infantil mutiletan bi, kadeteetan hiru, jubenil nesketan bi eta jubenil absolutuetan beste bi.  Hemen parte hartzaile guztien zerrenda: http://www.fgremo.com/data/docs/participantes/160116_pasai_donibane.pdf

Gogotsu gaude larunbateko estropadarako, ate joka daukagun denboraldiari ekiteko. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!