Bateletik trainerura

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2015ko ots. 6a, 09:01
Hernanik trainerua aterako du eta Tolosako zazpi arraunlari eta patroia izango dira bertan.

Urteetako lanaren ondorioz, oinarri sendoa izatea lortu dugu. Oria ibaian arraunean hasi, bateletan, eta traineruan arraun egiten bukatu dute tolosar asko eta askok. Beste taldeentzat harrobi fina da Tolosakoa, tinkoa eta trinkoa. Kontxako bandera irabazi zuten lehen emakumezkoen tostan tolosarrak zeuden. Aurtengo bandera Nerea Perez patroi tolosarrak eraman du, San Juan traineruaren gidariak.

Julen Gorostiaga, Ioana Alijostes, Irati Larrañaga, Olatz Ortiz, Ugaitz Mendizabal... asko eta asko dira Oria ibaian hasi eta itsaso zabalean amaitu dutenak. Asko eta asko dira TAKen lehen pausoak egin eta, ordutik, urrats ugari eman dituztenak. Eta, aurten, zerrenda luzeari beste zortzi izen gehitu beharrean gaude.

Hernanik emakumezkoen trainerua atera du, lehen aldiz Orioko jaitsieran uretaratuko dutena. 21 neska daude taldean; horietako zortzi tolosarrak –zazpi arraunlari eta patroia–. Gipuzkoako Hitzak albistea egin du gaia tratatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!