Batel estropadak bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2015eko urtarrilaren 17a

Denboraleagatik ez da estropadarik izango biharko egunez

Bihar zen hastekoa 2015 batel denboraldia. Loiola auzoko Urumea ibaian jokatu behar genuen urteko lehen arraunketa, Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada. Baina, alerta horia medio, bertan behera gelditu da. 

Atzotik indarrean dagoen alerta horiak igandean ez du atsedenik emango. Haize asko ibiliko dela diote iragarpenek eta itsasoa nahasi samar izango dela. Lau-bost metroko olatuak aurreikusten dituzte, itsaso harro eta arriskutsua. Hortaz, arazoak ekiditeko, biharko estropada bertan behera uztea erabaki dute.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!