Hildua zegoen Oria ibaia. 2005etik, ordea, tolosarrok nekez ahaztuko dugun ubera sortu dugu. Arraunaren harra sartu diegu hainbati eta zaletasuna piztu beste askori. Zerkausiaren itzalpean –eta babesean– arraunzaleen proiektua puzten, ahazten, ikusi dugu; paladaz palada sendotzen joan gara, handitzen.
Arratsalderoko melodia bilakatu dira patroien animo-oihuak eta arraunak uretan sartzean egiten duen burrumba. Hamar urte igaro dira ordutik, putzuan ibiltzen hasi ginenetik. Hamar urtetan hamaika ekin; milaka erronka. Eta, aurten, erronka berri bati heldu berri diogu: 2015 denboraldiari.
Urtetik urtera zenbaki potoloagoak
135 fitxa eta 11 batel. Arraunlari kopurua urtetik urtera handituz doa. Etenik gabe gora egiten dute zenbakiek. Txapelketan 11 talderen ordezkaritza izango dugu: infatil nesketan bi batel, gizonezkoetan beste bi, kadeteetan ere bina, jubeniletan mutilak bi eta neskak bat. Arraunlari guztiak lehian jartzeko adina baliabide ez dauzkagu, ordea. Eta, hori da, gure kezka nagusia.
Larunbatean ere aurkezpen-estropadak egin genituen Oria ibaian, Tolosan, eta ezin izan zuten haur guztiek lehiatu. Hori dela eta, estropada eta estropada artean, ala izeneko ontzian ibili ziren txapelketan parte hartu ezin izan zutenak.
Emaitzak
Infantil mutilak - bi luze eta ziaboga bat
A: 2,26
B: 2,30
C: 2,08
D: 2,06
Infantil neskak - bi luze eta ziaboga bat
A: 2,23
B: 2,25
Kadete mutilak - lau luze eta hiru ziaboga
A: 4,32
B: 4,26
Kadete neskak - bi luze eta ziaboga bat
A: 2,11
B: 2,15C: 2,17
D: 2,19
Jubenil mutilak - lau luze eta hiru ziaboga
A: 4,26
B: 4,23
Jubenil neskak - lau luze eta hiru ziaboga
A: 4,28
B: 4,25
Beste behin, Oria ibaian arraun ikuskizun polita izan zen igande goizean. Euria lagun izan arren, goizean goizetik gerturatu ziren ibai ertzera arraunzaleak. Eguerdirako atertu zuen eta goiz pasa ederra egin genuen.
Ondorengo estropada, 2015 denboraldiko lehena, Donostiako Urumea ibaian izango da, igande honetan. Esan bezala, TAKek 11 batel aurkeztuko ditu Gipuzkoako Batel Ligara.