Espainiako txapelketan izan dira gure arraunlariak

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2014ko apirilaren 30a

Camargon (Kantabria) jokatu da batelen txapelketa, eta guztira lau taldek hartu dute parte; mutiletan infantilak eta jubenilak, eta nesketan jubenilak eta promesak.

Pasa den asteburuan, Camargon (Kantabria) izan dira TAK-eko arraunlariak, Espainiako Txapelketa lehiatzeko. Emakumeen bi talde izan dira, eta gizonezkoen beste bi.

Infantil mutilek bosgarren egin zuten, Bermeok irabazi zuelarik. Jubenilek ere bosgarren egin zuten eta Mecos izan zen garaile. Infantil mutilen sailkapena hemen ikusi daiteke, eta jubenilena hemen.

Nesketan jubenilek laugarren egin zuten eta promesek zazpigarren. Kaiku eta Vilaxoan izan ziren garaileak, hurrenez hurren. Jubenilen sailkapena hemen, eta promesena hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!