Gipuzkoako Batel Txapelketan promesen mailan, Tolosaldeko neskak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2014ko apirilaren 7a

Jubenil mutilek bigarren egin zuten eta ziaboga onenaren saria Xanti Nazabal eskualdeko arraunlariak eskuratu zuen.

Gipuzkoako Batel Txapelkearen barruko saioa ospatu zen asteburuan Pasai San Pedron. Larunbatean 16:30etan sailkatze estropada jokatu zen eta igandean 11:00etatik aurrera finala.

Tolosaldeako batelak kategoria ezberdinetan parte hartu zuten eta promesen mailan, lehen tokian sailkatu ziren neskak 04:44,19 segunduko denbora eginda. Orio, Hibaika eta Hernaniren aurretik geratu ziren eskualdeko arraunlariak.

Jubenil mutilek ere bigarren egin zuten igandeko estropadan. 0:10,60 denbora egin ondoren, ziaboga onenaren saria Xanti Nazabal Tolosaldeako arraunlariak eskuratu zuen.

 

Lehen irudian promesen mailako neskak ikusi daitezke, bigarrengoan bigarren egin zuten jubenil mailako mutilak, eta azkenean hirugarren egin zuten infantil mailako mutilak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!