TAK-eko taldeak bikain Pasai Donibanen

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2014ko urtarrilaren 20a

Pasai Donibaneko uretan izan zen Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia eta infantil eta jubenil mailako neskek garaipen estuak lortu zituzten.

Ia 100 ontzik hartu zuten parte igandean Pasai Donibanen izandako estropadan eta Tolosaldeko 14 taldeak bikain aritu ziren oraingoan ere. Emakumezkoei dagokienez, infantil mailan garaipena lortu zuen TAKeko taldeak, baita jubenil mailan ere, azken hauek 34 ehuneneko alde estuarekin. Infantilen bigarren taldeak 7. postua lortu zuen eta promesa mailan 2. eta 5. izan ziren. Azkenik, senior mailan 4. izan ziren tolosarrak.

Gizonezkoei dagokienez, infantil mailan 4., 8. eta 13. tokian izan ziren TAKeko taldeak eta kadete mailan 10., 15. eta 20. postuak lortu zituzten. Jubenilak lehen estropadan baino finago aritu ziren eta 2. eta 8. postuak eskuratu zituzten. 

 

Hirugarren jardunaldia Errenterian

Hurrengo igandean, urtarrilaren 26an, izango da Errenterian Batel Ligako hirugarren jardunaldia. Tolosarrak han izango dira asteburu honetan lortutako emaitzak berretsi eta defendatzeko asmoz.  

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!