Dantza tailerra haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Sutarri-Dantza-Taldea 2018ko urtarrilaren 23a

Sutarri Dantza Taldeak Dantza tailerra antolatu du 2011, 2012 eta 2013an jaiotako haurrentzat.

Otsaila eta martxoko astelehenetan izango dira saioak. Otsailean, 19 eta 26an. Martxoan, berriz, 5ean, 12an eta 19an. Ondoren, martxoaren 23an, gurasoentzat emanaldia egingo da, 17:00etan.

ORDUA: 16:00etatik 17:00etara.
LEKUA: Kultur Etxean
MATRIKULA: 10 €

Izen ematea emailez (sutarridantzataldea@gmail.com) edo whatsppez 616 648 413 telefono zenbakianegin ahal izango da, ondorengo datu hauek adieraziz: izen abizenak, urteak, telefonoa, eta kontu korrontearen zenbakia IBANa eta kontuaren titularraren izena.

Izen emateko epea: 2018ko otsailaren 12a

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!