Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 24ean, SUTARRI DANTZA TALDEAK, Sutarri Eguna antolatu du, egun guztirako egitarau zabal bat eskeiniaz. Euskal Herriko inauteri ezberdinak gaitzat harturik goizetik hasitia festa giroa zabalduko dute herriko kaleetan zehar.
EGITARAUA:
- 11,15 ETAN KALEJIRA izango da Dantza ezberdinak eskeiniaz herrian zehar.
- 14,00 ETAN – Herri bazkaria plazan.
- 16,00 TATIK AURRERA ERROMERIA
Bazkarirako tiketak, KULTUR ETXEAN – GOIZEZ: 10,00 etatik- 13,00 era ARRATSALDEZ: 19,00 etatik 21,00 etara egongo dira salgai, baita ere dantzako irakasleak izango dituzte; HELDUAK 10 €, eta HAURRAK (12 urte arte) 5 €
Herritar guztiak animatu nahian, Dantza taldeak egun horretan egingo diren dantzak erakustearren bi entsaio egun jarri ditu, apirilaren 4 eta 11 ean arratsaldeko 8 retatik 9 retara.
Eguraldi txarra eginez gero, festa KULTUR ETXEAN egingo da.
SUTARRI DANTZA TALDEAK alegiatar guztiak animatu nahi ditu festa egun honetan parte har dezaten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?