Torturaren Aurkako Eguna Anoetan

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Anoeta 2019ko otsailaren 13a

Torturaren aurkako nazioarteko eguna dela eta Anoetako Sortutik hainbat ekimen egin ditugu.

Torturaren existentzia eta erabilpen sistematikoak, gatazkaren existentzia eta aktore
ezberdinen inplikazioa erakusten du, gatazkan alde guztiek parte hartu dutela garbi utziz.
Errelatoaren batailan, eragile politiko askoren lehentasuna da iraganeko logikan jarraitzea.
Ezker abertzaleari etengabe eskatzen diote bere iraganari uko egin diezaiola edo urrats
gehiago eman ditzala. Garaile eta garaituen eskema elikatzen dute, eta gatazkaren ondorioen
inguruko erabaki oro blokeatzeko saiakerak justifikatzen dituzte.

Gatazka politikoaren biktima guztien aitortza integrala jasoko duen errelatoa indartu behar
da. Torturaren errealitatea aitortu behar dela aldarrikatu behar da, irtenbideak bilatu eta
justizia trantsizionalerantz pausoak emateko. Torturapean egindako deklarazioen ondorioz
kide ugarik urte luzeak bete dituzte espetxean edo espetxeratuak jarraitzen dute, torturaren
aitortzak eztabaida hau zabaltzea ekarri behar du.

Gaur egun, oldartze autoritario eta neo-frankistaren testuinguru politikoan, beste hainbat tresnaren artean, tortura gure herriaren aurka erabilitako bitartekoa izan dela azpimarratu
behar dugu. Bortizkeriaren erabilera, gatazka politiko baten ukazioaren ispilua izan da.
78ko erregimen politikoa sustengatzen duten bi oinarrien baitan, batetik herri honi bere
eskubideak gauzatzeko borondatea ekiditea eta bestetik bortizkeria bidezko konfrontazioa inposatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!