Txorientzat habia da
guretzat zu zarena;
baina gure abiadak
eta 'pentsatzeko ahalmena'-k
distortsionatu du dena.
Haiek berea bezala,
behar zaitugu nola hala
eta orain hemen gabiltza,
desitxuratutakoa
berriz zuzendu nahian;
denontzat izan daitezen
babesa, eskubidea.
Pentsatzeaz gain badugu
sentitzeko gaitasuna…
ea horrek bidera dezakeen
bestelako etorkizuna.