OLERKIA

Urak baretu arte

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2026ko ekainaren 13a

Olerkia: Silvia Mateo.
Akuarela: Carmen Mateo.

Errealitatearen islan 

ez da ikusten, tarteka,

nahi genukeen oreka:

distortsioa, nahasmena,

anabasa da den-dena.

 

Horrelakoetan,

agian, hoberena,

urak baretu arte

lasaitasunari eustea.

Momentu horretan, orbana zena

argia eta gardena

ikusiko dugulakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!