OLERKIA

Zerbait berrira ireki

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2026ko martxoaren 27a

Olerkia: Silvia  Mateo.
Akuarela: Carmen Mateo.

Sinismen zaharrek beti
baldintzatzen gaituzte,
beste aukerak ikusten
ez baitigute uzten.
Baina, halako batean,
Kras! hausten hasten dira
eta pitzadura zena  
leiho ireki bihurtzen da;
pitzadurak pitzadura, 
hamaika leiho begira!
Orduan, zerbait berrira
irekitzen hasten gara…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!