OLERKIA

Isladak

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo

Islada batzuen formak

erakargarriak dira

haien jirak eta birak

oso ederrak baitira.

Irudi zoragarriak

azaltzen dira parean,

politak bezain argiak,

bizi-bizi, dotoreak.

Baina ikusten dena, agian,

ez da erabat egia,

zorrotz dezagun begia…

Bizi dugun aro honetan,

lan zaila dugu benetan!

Isladetatik harago,

benetakoa, non dago?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!