Ilunak ekaitza dakar
ezinbestean, zakar
eta horren zalapartak,
hotsak, hotzak, argi apartak,
sentiarazten nau koldar.
Txiki. Zaurgarri. Otzan.
Baina maite dut, ondoren,
argitzen den zerua
berpizten den natura;
garbitze bat izan dela
sinisteko hautua.
Azkenaldian munduan
trumoi zakarrak nonahi…
berritze bat datorrela
sinistu nahi dut gaur, bai.