OLERKIA

Argi bila

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2025eko ekainaren 20a

Olerkia: Silvia Mateo.
Akuarela: Carmen Mateo.

Haizeak mugitzen gaitu

berak nahi duen bezala:

orain hona, gero hara

korronteak garamatza;

aske k(j)okatu ezin duen

izaki multzoa gara.

 

Zuen kasuan, ordea,

badaukazue kordea!

erabaki dezakezue,

pentsatu, aukeratu,

ikasi-desikasi,

berkokatu eta berriz hasi.

 

Gauza gehiegi, akaso?

horregatik, agian,

gal zaitezkete zeharo?

zeinek daki, auskalo…

guk, behintzat, garbi daukagu:

lurra-argia-ura gara,

eta elkar zaintzen badakigu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!