M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025

Osagarriak

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2025eko martxoaren 7a

Olerkia: Silvia Mateo.
Akuarela: Carmen Mateo.

Pertsona guztion ezaugarriak,

ezinbestekoak eta bereziak.

Besteekin osatzen dugun horretan

lekua egiteko ezinbestekoak

ta kontutan hartu beharrekoak

ondo aukeratzeko ondokoak,

izan daitezen antzekoak…

edo behintzat osagarriak

baina gu bezain bereziak,

osoak izanagatik ere zerbaiten zatiak

ale errepikaezinak

osotasunaren katebegiak

hutsuneak betetzen abilak.

 

Guztion lotura orekatuan datza

elkartzearen arrakastaren dantza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!