OLERKIA

Bertako izar handiak

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2024ko urriaren 27a

Konturatzerako, biak

erdian kokatu dira

eta orain, guri begira,

haien kolore biziak

harro erakusten dituzte.

Haien erruz baztertu gaituzte!

Hainbat urtetan gurea

zen aukerarik onena

hemengoa, hurbilena…

baina orain sare handiek

arrantzatu nahi dute dena.

 

Eskerrak, oraindik, baden

gugan sinisten duena

sostengatzen gaituena;

harentzako, mimo handiz,

elkarren babesean,

aritzen gara lanean.

 

Luzaro iraun dezala

orain duen kontzientziak,

txikiak izan gaitezen

bertako izar handiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!